Basa eremua, eremu basatia, basa lurraldea edo lurralde basatia, Lur planetan gizakien jarduerak eraldatu edo urbanizatu ez duen ingurumena da. Terminoak lur planetan natura nagusi den lurraldeak nahiz nekazaritza edo abeltzaintzarako ustiatu izan ez direnak ere izendatzeko erabilia da, bai eta industria eta giza teknologiaren eraginik jasan ez dutenak (laborantza, errepideak, oliobideak eta abar).
Nekazal eta eremu urbanoetan ez bezala, basa eremuetan ez dago gizakien planifikazioa edo naturaren funtzionamenduan eragiten duen erabakien eskuhartzerik. Hortaz, lurralde hauetan sua, espeziazioa, segida ekologikoa eta animalien migrazioa bezala mota guztietako fenomeno naturalak bat-bateko moduan gertatzen dira. Hori da zientzialarien artean basa eremuek duten interes handiaren ezaugarri nagusienetako bat. Espezie askoren biziraupenerako, eta orokorrean biodibertsitaterako, berebiziko garrantzia duela jotzen da, eta historian zehar gizakiek arrazoi espiritual, estetiko, legal eta moralengatik ere balio handia eman dizkiete.